Santiago de Pabloren elkarrizketa: 50-60 hamarkadak zinemagintzan

Gure lehen elkarrizketatua Santiago de Pablo izan da, EHU-ko doktore eta euskal zinemagintzaren historian aditua.







Hasteko, Euskal zinemaren hastapenak izan genituen hizpide, eta honen inguruan, euskal zinemaren eta Europaoko beste herrialdeetako zinemaren hastapenak nahiko antzekoak izan zirela kontatu zigun, zinema fenomeno unibertsal bat dela azpimarratuz. Ondoren 50 – 60. hamarkadetan zentratu ginen, orduan izanbaitzen zinemaren garai dizdiratsuena Hollywood eta zinema amerikarraren nagusi zirelarik. Bestalde, garai hartan espainiar zineak zentsura gogorra jasan zuen arren, zinemagileak debekuen gainetik kritika soziala lantzen jarraitu zuten beraien lanen bitartez. Santiago de Pabloren iritziz, garaiko zinemagile esanguratsuenak, Basterretxea, Ruper eta Gotzon Elortza izan ziren, betiere zinema amateurrean. Nahiz eta artista gehiago egon, horietako askok Madril bezalako hiri handietara joaten amaitu zuten. Hemengo lehen produkzio garrantzitsuari dagokionez, Amalur hartzen du erreferentzia nagusitzat.

Teknika eta material ezberdinei buruz hitz egiteko aukera ere izan genuen, eta gai horri dagokionez, zine profesional eta amateurraren arteko bereizketa garbia egiten zuen. Hala ere, nahiz eta euskal zinemagile amateurren baliabideak eskasak izan, lortu zituzten teknika eta kalitate ona harrigarritzat hartu zituen. Gotzon Elortzaren lanaren inguruan hitz egitera hurbiltzea zenez gure helburua, 40-60. hamarkadako euskararen egoeraren berri jakin nahi izan genuen. Denok dakigunez, frankismo garaian euskarak momentu ilunak bizi izan zituen, hasieran batez ere. Santiagok esan zigunez, euskararen egoera ez zen samurra izan 60. hamarkada iritsi zen arte, orduan hasi baitzen mugimendu euskaltzalea: ikastolak, euskara batua, artea, eskulturak, musika… Ordura arte, euskaraz egindako lan guztiak zentzu politiko batean bakarrik izaten ziren ulertuak.

Hala ere, euskararen presentzia geroz eta nabariagoa izatera igaro zen zinemagintza amateurrean (profesionalean toki gutxi eskaini zitzaion). Horregatik, euskal kulturaren sustapenean laguntzatzat har daiteke zinema, proiekzio bakoitzean, euskara promozionatzen zelako.

Azkenik, Gotzon Elortza izan genuen hizpide: pertsona garrantzitsua izan zela argi utzi zigun De Pablok; ez materialari dagokionez, baina bai garaiko baliabideak probestu izanaz. Elortza zinemagile amateurra zen, gerra ondoren errefuxiatu moduan lanean hasi zena. Parisen burutu zituen bere lehen gidoiak, grabaketak egitera Bizkaiko kostara gerturatu zelarik. Bere produkzioan aipatzekoa da euskarak izan zuen presentzia; datu honek, aldaketa handia suposatu baitzuen. Ondoren, filma hauek Euskal Herrian proiektatuak izan zirenez, euskararen aldeko influentzia handia suposatu zuten. 

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiogu Santiago de Pablori, eskainitako denboragatik. Luzatutako informazioa oso baliotsua suertatu zaigu.