Bakarne Elortzaren elkarrizketa: aitaren bizitza eta euskararekiko atxikimendua

Bigarren elkarrizketan, Gotzon Elortzaren alabarekin hitz egiteko plazerra izan genuen: Bakarne Elortzarekin.




Ofizioz irakaslea da Bakarne, eta kurtso amaiera honetan lanpetuta ibili arren tartetxo bat egin zigun bere aitari buruz kontu-kontari ibiltzeko. 

Gotzon Elortza eta bere emaztea (Barkarneren gurasoak) Parisera joan ziren bizitzera; ez erbestera, liburu ugarik dioten bezala, baizik eta lan-kontuengatik. Handik, Bizkaiko kostaldera egiten zituen bidaiak Elortzak, eta bidaia hauetan filmatu zituen bere dokumentalak. 

Lana bakarrik egiten zuen (produkzio nahiz postprodukzioa). Gainera, Bakarnek, Elortza autodidakta zela azpimarratu zigun. Horrez gain berak jartzen zuen produkziorako nahiz post-produkziorako diru guztia. Baina hala ere ez zen pertsona diruduna; esate baterako, emaztegaiarekin partekatzen zuen Pariseko etxebizitzan ez zuten komunik, eta kanping-gas batekin sukaldatu behar izaten zuten.

Elortzak 40 urte zituela jaio zen Bakarne (1963an), nahiz eta beste seme bat ere izan zuen. Bi seme-alabak ez zituen Parisera beraiekin bizitzera eraman, baizik eta amonarekin utzi zituen Euskal Herrian, giro erdaldun (frantses) batean hezi ez zitezen. 

Euskararekiko nahiz Euskal Herriarekiko zuen atxikimendu nahiz konpromezua hain zen handia, non arazo batzuk eduki zituen: Gotzon atxilotua izan zen, baita kartzelaratua ere. Baina ez zen bakarra izan: semea eta emaztea ere errefuxiatuta egon behar izandakoak dira, Frantzia nahiz Mexikon. 

Esan beharra dago Gotzon-en zinemagintza lanek duela ez hainbeste berrikusi dutela argia, Fredi Paia bertsolariaren laguntzarekin berreskuratu direnean. Horren harira, Zinemaldian sari bat eman zioten gainera.

Baina zinemagintza ez zen izan bere zaletasun bakarra. Bere bizitzako azken urteetan argazkigintzari, bideogintzari nahiz pinturari ere eskaini baitzizkion. Bitxikeria bezala, 80 urte ingururekin hasi zen Gotzon ordenagailua erabiltzen.

Gizon honen euskararekiko atxikimendua nahiz hizkuntza gutxitu honi eman dion babesa eta errekonozimendua benetan dira goraipatzekoak, eta are gehiago garaiko debekuek suposatzen zuten arriskuekin. Horregatik, 50-60 hamarkadetako euskal zinemagintzan erreferentzia gisa dauzkagu bere lanak.